Hiru edukiontzi erre dituzte Alain

Baleike

Edukiontziak erabat kiskalita gelditu dira. Argazkia: Gorka Zabaleta

Hiru edukiontziri su eman diete gaur goizaldean Alai kaleko 17. zenbakiaren parean.

Larrialdi zerbitzuak joan diren arren, beira, papera eta ontzi arinak bereizteko edukiontziak erabat kiskalita gelditu dira, argazkian ikus dezakezuenez. 

Ez da aurtengo lehen erasoa. Oikian bost edukiontzi erre zituzten otsailaren 24an; apirilaren 3an, zazpi edukiontzi erre zituzten  Txomin Agirre kaian; horrez gain, otsailaren 23an, 47 edukiontzi sabotatu zituzten herri osoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide