Zumba saioa Maiatza Dantzanen barruan

Baleike 2018ko maiatzaren 13a

Aurtengo Maiatza Dantzan ekimeneko lehen kaleko ekitaldia egin zen atzo arratsaldean. Ordura arte bi ikastaro egin ziren, biak ere Torreberrin: dantza afrikarrena lehen asteburuan, eta dantza klasikoarena atzo, goizez eta arratsaldez. Arratsaldean baita ere, eta euriak utzitako tarte batean, zumba saioa egin zen Kantauri plazan. Gaztetxoak izan ziren, gehienbat, ekitaldiaz gozatu zutenak. 

Erlazionatuak

Maiatza Dantzan VII

Baleike 2018 mai 02 Kultura

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide