Zumaiaren lan bikaina, Donostian, Añarbeko banderan

Baleike

Traineruak lehian aritu ziren atzo Donostian, Añarbeko banderan. Urumea ibaian jokatu zen estropada, Maria Cristina zubia eta Mundaiz artean. Zumaiak lan ederra egin zuen atzokoan.

Ontzi gaztea eta arina uretaratu zuen Telmo Deun arraun elkarteak, 21 urteko eta 73 kiloko bataz bestekoarekin. Aitor Aristi aritu zen patroi lanetan.

Hamar traineru izan ziren lanean. Lehenbizi 1.500 metro egin dituzte erlojuaren aurka, eta laugarren izan zen Telmo Deun, Hondarribiaren, Orioren eta San Pedroren atzetik. Atzean utzi zituen Getaria, Donostiarra, Zarautz, San Juan, Mutriku eta Hibaika.

Gero, 500 metroko sprintak egin zituzten, hiru txandatan banatuta. Zumaia lehen txandan aritu zen Hondarribiarekin eta Zarautzekin batera. Hondarribia nagusitu zen, 1:50,18 denborarekin, eta bi segundu eta 40 ehuneko besterik ez zizkion atera Zumaiari. Telmo Deunek egin zuen sprintean bigarren denbora onena. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide