Areto futbol eta 7ko futbol txapelketetarako izen-emateak zabalik daude

Baleike 2018ko maiatzaren 15a

Zabalik daude jada uda honetan jokatuko diren XXVIII. areto futbol eta XVIII. 7ko futbol txapelketetarako izen-emateak, Lubaki kiroldegian. 

7ko futbol txapelketan izena emateko epea maiatzaren 30ean itxiko da. Antolaketarako bilera egun bat geroago egingo da, maiatzaren 31n, 19:00etan, Lubaki bertan. 

Areto futbol txapelketan izena emateko epea, berriz, ekainaren 7an itxiko da, eta antolaketa bilera ekainaren 8an egingo da, 19:00etan baita ere, Lubakin. 

Informazio gehiagorako Lubaki kiroldegiko 943 862 021 telefono zenbakira dei egin dezakezue.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide