ZIIZen hitzaldi zikloko bigarren saioa, bihar, Alondegian

Baleike

Aizarnako lignito meatzetan lan egiten zuten langileak. Argazkia: gipuzkoa.eus

Industria-ondarea zaintzearen eta babestearen inguruan Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak (ZIIZ) antolatutako hitzaldi zikloaren bigarren saioa izango da bihar, asteazkena, 19:00etan hasita Alondegiko Oxford aretoan. 

Aitziber Gorrotxategi historian lizentziatua izango da oraingo honetan hizlaria. Aizarnako lignitoa eta Ibañarrietako tupa “iraulika”ren ekoizpenean hitzaldiarekin etorriko da Zumaiara, ZIIZek gonbidatuta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide