Nagusientzako jokoak antolatu ditu Beheko Plaza elkarteak

Baleike 2018ko maiatzaren 17a

Nagusiekin nagusientzat ekimenaren barruan, Beheko Plaza pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak bere bazkideentzako jokoak antolatu ditu. Izen-ematea jada zabalik dago elkarteak Hogarrean duen bulegoan.

Antolatutako jokoak eta egunak hauek dira:

Ekainak 11, astelehena: IGELA eta TOKA.
Ekainak 12, asteartea: PUNTTO eta SEIAK.
Ekainak 13, asteazkena: MUS eta TUTE.
Ekainak 14, osteguna: ESKOBA eta DOMINO.
 
Joko hauetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea Hogarrean. Ordutegiak eta xehetasunak bertan izango dituzue. 
 
Sari banaketa ostiralaren 15ean egingo da. Ondoren, doan, errioxar erara prestatutako patata platerka emango zaie nagusiei.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide