Iñigo Peñak Munduko kopako proba izango du asteburuan Hungarian

Baleike 2018ko maiatzaren 18a

Apirilean Munduko Koparako eta Europako txapelketarako sailkatzea lortu ondoren, Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek urteko lehen hitzordu handia dute aurrez aurre. Asteburu honetan Hungariako Szeged herrian jokatuko den Munduko Kopako proban arituko dira, denboraldi honetan jokatuko duten nazioarteko lehen proba.

Asteazken arratsaldean atera ziren Hungariara bidean. Bi distantziatan eman dute izena Peñak eta Cubelosek, K-2 500 metroan eta 1.000 metroan. Burua, baina, bigarren distantzian dute jarrita. "Proba olinpikoa da eta horretan gaude zentratuta. 500ekoan ere izena eman dugu, baina ez da gure helburua hor zerbait ateratzea", azaldu digu Peñak. 

Iaz urrezko domina lortu zuen bikoak Munduko Kopako proba honetan, eta aurten ere dominen borroka horretan sartzea dela adierazi digu. "Ez da erraza egongo konpetentzia oso handia dago eta". 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide