Zumaia Gipuzkoako trainerilla txapelketan eta Pasaiako Itsas Jaialdian izango da

Baleike 2018ko maiatzaren 18a

Asteburu honetan bi ekitalditan hartuko dute parte Zumaiako arraunlariek. Alde batetik, Mutrikun jokatuko den Gipuzkoako trainerilla txapelketan, eta beste aldetik, Pasaiako Itsas Jaialdian.

Gipuzkoako trainerilla txapelketako kanporaketa larunbatean jokatuko da 16:30ean, eta igandean, 11:00etan izango dira finalak. Zumaiak bi trainerillarekin hartuko du parte: jubenil mutilekin eta senior mutilekin. Larunbatekoa Gipuzkoako ligarako ere puntuagarria izango da, eta horrekin amaiera emango zaio ligari. 

Larunbatean bertan, batel estropada ez ofiziala jokatuko da Pasaian, Itsas Jaialdiaren barruan. Infantil eta kadeteak ariko dira, neska eta mutil. 19:00etan hasiko da estropada, eta bertan izango dira Zumaiako arraunlariak lau batelekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide