Zumaia Herriarteko txapelketatik kanpo geratu da palan

Baleike

Zumaiako Gipuzkoako Herriarteko txapelketatik at geratu da palako modalitatean. Joanekoan 1-2 jarri zen aurretik Andoain eta atzo jokatutako itzulerakoan nagusi izan ziren andoaindarrak hiru partidatan (3-0).

Lehen partidan 20-17 Escudero andoaindarrak Lozano zumaiarrari. Bigarren partidan Alcortak eta Belokik 20-19 irabazi zieten Zuazobide eta Zubimendiri, eta hirugarrengoan Loidik 20-4 Ruizi. 

Hala, Zumaia kanporatuta geratu da eskuz eta palan. Zesta puntan bigarren jardunaldia jokatuko du, bihar, 18:00etan Aitzurin. Donostia izango du Zumaiak aurkari. 

Argazkiak Xabier Lasak pasa dizkigu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide