Indamendi eguna ospatu zuten atzo

Baleike 2018ko maiatzaren 21a

Urtero maiatzero egin bezala, Indamendi mendi bazkunak bere eguna ospatu zuen, non eta Indamendi mendian. Goizeko 9tan abiatu ziren oinez Zumaiatik eta mendia igo ondoren, Elkanora jaitsi ziren. Bertan hamaiketakoa eman zieten mendizaleei, eta baita sariak banatu ere. Udaberriko egun polit batean mendiaz gozatzeko haukera izan zuten haurrek zein helduek. 

Hemen dituzue Indamendik igo dituen argazki batzuk. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide