San Pedroak antolatzeko bilera irekia egingo da gaur arratsaldean

Baleike

Ekainaren 28an hasi eta uztailaren 1era arte izango dira aurtengo Sanpedroak. Antolaketa bilera gaur egingo da Alondegian, 19:00etan.

Ekainaren 28ko arratsaldean hasiko diren, eta asteburuan jarraituko duten San Pedro jaiak antolatzeko bilera deitu du Udal Kultura Sailak. Bertan, herriko elkarte, talde edo ingurunean sor daitezkeen proposamenak jasoko dira. San Pedro jaiez gain, uztaileko eto abuztuko ekitaldiak ere aztertuko dira: Euskal jai eguna, Berbena, Koadrila eguna, etab.

Ekitaldiak dagoeneko lantzen ari direnei, edozein proposamen aurkeztu nahi ezkero, edo aurrez aurkezteko premia ikusiz gero, kultur etxeko bulegora zuzendu daitezke: 943 861 056 / kultura@zumaia.eus.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide