Mutilen kategoria irekian guztira hamar txapelketa izango dira, bi maila desberdinetan banatuak; batetik, World Grand Slams (WGS) txapelketak, eta, bestetik, Open kategoriakoak. Desberdintasuna da WGS txapelketetan soilik iazko emaitzei esker TOP 24 lehiakideen artean egotea lortu zuten bodyboard zaleek har dezaketela parte, hau da, Grand Slams txapelketak lehen mailako txapelketak dira.
Bost izango dira WGS mailan jokatuko diren txapelketak, eta horietatik lehena Txileko Arican jokatuko den Arica Bodyboard Culture izango da. Ekainaren 4tik 13ra bitartean jokatuko da. Grand Slams honako beste lau probekin osatuko da:
Itacoatiara Pro (Itacoatiara, Brasil, ekainaren 16tik 26ra).
Kiara Bodyboard Slam (Kiama, Australia, uztailaren 30etik abuztuaren 9ra).
Nazare Pro (Nazare, Portugal, urriaren 3tik 11ra).
Gran Canaria Fronton King (Kanaria Handia, Espainia, urriaren 14tik 28ra)
Iazko neguan zehar Kanariar Uharteetan grabatutako bideo honetan ikus dezakezue Alex Uranga denboraldia prestatzen, Amaury Lavernherekin batera.