Ekainaren 1ean, ostiralean, klarinete kontzertua izango da Ludotekan. Bertan, XVI. Klarinete Maratoiko Laukote Lehiaketarako Ludoteka sariaren irabazleek emango dute kontzertua. Laukote hori Gasteizko Jesus Guridi kontserbatoriotik dator, eta Guridi txiki izenez ezagutzen dira.
Emanaldia Ludotekan izango da 18:00etan.