Beheko Plaza abesbatza Lourdesen izan zen atzo

Baleike

Lourdeseko gaixoen senidetasunak gonbidatuta, Beheko Plaza abesbatza Frantzia hegoaldeko herri honetan izan zen atzo, eta bertan antolatutako ekitaldietan hartu zuen parte. 

Abesbatzako zuzendari Agustin Zubimendik adierazi duenez, lehenbizi, goizeko 11:00etan, Ama Birjinaren haitzuloan egindako mezan abeztu zuten. Jendetza izan zela dio Zubimendik. Bazkalondoren kontzertu txiki bat eskaini zuten gaixoen ospitalean. 

Arratsaldean beste meza bat abestu zuten zumaiarrek, Saint Bernardettek duen elizan. "Hemen Gipuzkoako erromesan izan ziren. Bi mezatan Donostiako apezpiku Jose Ignacio Munilla izan zen batzarburua. Ondoren, nekatuta baina gustura heldu ginen etxera gaueko hamabietarako·, dio Zubimendik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide