Pentsionistek, astelehenero moduan, elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean

Baleike 2018ko maiatzaren 28a

Argazkia: Bittor Bengoa.

Azken hilabeteetan egin duten moduan, gaur eguerdian ere, elkarretaratzea egin dute herriko pentsionista batzuk udaletxe aurrean. Bihar, eskualdeko beste herrietan mobilizazioak antolatzen dituzten pertsona batzuekin, lehenengo bilera egingo dute Zarautzen.

Pentsio duinen aldeko borrokak ez du etenik, eta gaur eguerdian ere, beste elkarretaratze bat egin dute herriko pentsionista batzuk. 

Horretaz gain, eskualdean elkarretaratzeak eta manifestazioak antolatzen dituzten hainbat pertsona bihar elkartuko dira Zarautzen 11:00etan. "Lehendabiziko kontaktua izango dugu, eta ea zer ateratzen den bilera horretatik", kontatu du zumaiar batek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide