Igandean, ekainaren 3an, Dardara eta Gaztetxeak antolatuta, bi kontzertu izango dira Torreberrin, 20:00etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio ditu.
Alde batetik, Belgikatik datorren Mr. Marcaille bakarlaria izango da. Musikari honek, heavy, hardcore eta punk doinuak ekarriko ditu. Horretarako, txeloa eta doblebonboa erabiltzen ditu instrumentu gisa, eta ahotsa ere berak jartzen du.
Beste aldetik, Bruselatik datorren Rraouhhh bikotea izango da. Estilo ezberdinak jotzen dituzte, besteak beste: Synth, punk, dance, elektronika eta krautrock. Guzti hori lortzeko, sintetizadore analogiko zaharrak, erritmo kaxak eta ahotsak erabiltzen dituzte.