Klarinete kontzertua izango da bihar Ludotekan

Baleike

XVI. Klarinete Maratoiko Laukote Lehiaketarako Ludoteka sariaren irabazleek emango dute kontzertua, 18:00etatik aurrera.

Bihar, ostirala, klarinete kontzertua izango da Ludotekan. Bertan, XVI. Klarinete Maratoiko Laukote Lehiaketarako Ludoteka sariaren irabazleek emango dute kontzertua. Laukote hori Gasteizko Jesus Guridi kontserbatoriotik dator, eta Guridi txiki izenez ezagutzen dira.

Hauek osatzen dute taldea: Maria Arriba, Clara Cid, Daniel Lecuona eta Jon Ander Aulestiarte.

Emanaldia Ludotekan izango da 18:00etan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide