Zumaiako AEK euskaltegian 2018/2019 ikasturterako matrikulazioa zabalik dago. Ekainaren 19a arte, udan eta urrian hasiko diren ikastaroetan izen emateko aukera dago.
Udan, B2 eta EGA/C1 ikastaro bat izango da, eta baita, hasiera mailako beste bat ere. Biak uztailan izango dira; goizez eta Zarautzen.
Urrian, aldiz, Zumaiako euskaltegian, herritarrentzat egokitutako ordutegi eta mailak eskaintzen saiatuko dira. Horretaz gain, Udalak emandako diru-laguntzak ere eskura izango dira. Edozein zalantza galdetu, edota informazioa jasotzeko, euskaltegira hurbildu daiteke. Hau da bulego ordutegia: astelehenetik ostegunera 09:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.