Egur tailla eta zeramika erakusketa zabalduko da bihar Oxforden

Baleike 2018ko maiatzaren 31

Ikasturte honetan Forondan egin diren ikastaroetako bi dira egur tailla eta zeramika. Bi tailer hauetan ikasleek egin dituzten lanak egongo dira ikusgai bihartik ekainaren 10a arte, Oxforden.

2017/2018 ikasturtean Forondan irakatsi diren egur tailla eta zeramika ikastaroetako partaideek egin dituzten lanak ikusteko aukera izango da Oxforden bihartik aurrera. Erakusketa bihar arratsaldean zabalduko da, eta ekainaren 10a arte egongo da ikusgai ondoko ordutegian: arratsaldez, egunero, 18:30etatik 20:30etara, eta asteburuetan, goizez ere bai, 12:00etatik 14:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide