Asteburuan Aitzurin jokatuko diren partidak

Baleike

Asteburu honetan ere pilota partidak jokatuko dira Aitzuri pilotalekuan. 

Hasteko, gaur, 19:30ean, eskuz binakako partida jokatuko dute Zumaiako eta Gazteleku 2ko pilotariek. Bigarren urteko alebin mailako partida izango da hau. 

Bihar 16:00etan hasiko dira partidak, zesta puntakoak. Hasteko, kinielak jokatuko dira, jarraian San Pedro txapelketako partida, eta, amaitzeko, jubenil mailako banako partida Aguirre eta Lopezen artean.

Herriartekoa

Bestalde, gaur, 18:30etik aurrera, Gipuzkoako Herriarteko txapelketako laugarren jardunaldia izango dute Zumaiako pilotariek. Mutrikun jokatuko dute, bertako pilotarien aurka. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide