Herriarteko txapelketako beste jardunaldi bat irabazi dute Zumaiako puntistek

Baleike 2018ko ekainaren 4a

Zesta puntako Gipuzkoako Herriarteko txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zen pasa den ostiralean Mutrikun, eta aurreko beste hiru jardunaldietan bezala Zumaiako pilotariak nagusi izan ziren. 1-2 emaitzarekin irabazi zieten Zumaiako pilotariek mutrikuarrei.

Markagailu estuak izan ziren hiru norgehiagoketan. Kadetetan, Haritz Egañak eta Luken Aizpuruak 30-26 emaitzarekin irabazi zioten Urreistik eta Basterretxeak osatutako bikoteari. Jubeniletan, Eduardo Aguirre eta Cristian Saez 35-32 emaitzarekin nagusitu ziren Mendizabalen eta Arrillagaren aurka. Seniorretan izan zen zumaiarren porrot bakarra: Unai Urangak eta Telmo Manterolak 30-35 emaitzarekin galdu zuten Mendizabalen eta Mancisidorren aurka.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide