'Sin amor' pelikula errusiarra emango du Ostarrenak bihar zine forumean

Baleike

2017-18 zine forum denboraldia amaitzeko bi pelikula geratzen dira. Bihar, 22:00etan hasita, Sin amor pelikula errusiarra emango du Ostarrena zine klubak Aita Mari zinean. 

Bikote bat da filmeko protagonista: Boris eta Genia. Moskun bizi dira, eta bien arteko harremana gaizki dago. Dibortziorako urratsak egiten ari dira, eta bien pisua salgai jarri dute. Era berean, nor bere bizitza berrosatzen saiatzen ari da, eta harreman paraleloak hasi dituzte. Eguneroko liskarretan murgilduta, bikoteak apenas erreparatzen dion semeari, harik eta egun batean desagertzen den arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide