Gai ugarirekin dator ekaineko aldizkaria. Adibidez, ba al zenekiten Alzheimerra eta antzeko dementziak dauzkaten gaixoekin lanean ari direla Realeko zenbait jokalari ohi Zumaiako Otezuri zentroan? Horri buruzko erreportajea dator zenbaki honetan.
Leire Baraibar korrikalaria elkarrizketatu dugu, eta kultur atalean Amoranteri buruzko artikulua dator. Horiez gain, Alex Vitak apnearen arriskuaz hitz egiten du, Izar Arregik gaueko lehen irteerak eta alkohola du hizpide, eta ingurumenaren inguruko txokoan sei metroko iknofosilaren inguruko erreportajea dator.
Iritzien atalean Xabier Aizpurua, Iosu Alberdi edota Julen Aperribai dira zenbaki honetako sinadurak.
Aldizkaria egun hauetan jasoko dute bazkideek bere postontzietan. Bazkide ez direnek ohiko saltokietan aurkituko dute euro batean.