Imanol Lopezek Jai Alive enpresarekin sinatu du udako denboraldia Euskal Herrian jokatzeko

Baleike 2018ko ekainaren 6a

Neguko eta udaberriko sasoiak Amerikan egin ondoren, txapeldun handi askok Euskal Herrian jokatuko dute udako denboraldia. Erabaki horren berri eman duen azken puntista Imanol Lopez zumaiarra izan da. 

Hala iragarri du Jai Alive enpresak sare sozialen bidez. Lopezek enpresa honekin sinatu du eta, ondorioz, Euskal Herrian izango da udako txapelketak jokatzen. "Harro gaude munduko atzelaririk onena gurekin izango delako" adierazi du Alejandro Ituartek, Jai Alive-ek Mexikon duen ordezkariak. "Bere urtea" izango dela hitza eman du Lopezek. 

Aurreko udan ere Euskal Herrian izan zen atzelari zumaiarra eta denboraldi galanta gauzatu zuen. Neguko eta udaberriko sasoiak, berriz, Mexiko Hiriko frontoian egin ditu. 

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide