Bihar goizean egingo dituzte Getaria eta Zarautz artean asteartean gertatu zen luizia garbitzeko lanak. Foru Aldundiak adierazi duenez, lan horiek 08:30etatik 14:30etara egingo dira.
Halaber, harriak eta lurrak kentzeko lanak segurtasun osoz egiteko, N-634 errepidea Getaria eta Zarautz artean guztiz itxiko da.
Lan horiek burutzen dituzten bitartean, Lurraldebusek, lanzaderak jarriko ditu Zumaia eta Getaria artean. Hauek izango dira autobusen ordutegiak:
Zumaia-Getaria: 08:30, 09:00, 09:30, 10:00, 10:30, 11:00, 11:35, 12:00, 12:30, 13:00, 13:25, 13:55, 14:00.
Getaria- Zumaia: 08:15, 08:45, 09:15, 09:45, 10:15, 10:45, 11:20, 11:45, 12:15, 12:45, 13:10, 13:40, 13:45.