Lurraldebuseko autobusetan aldaketak izango dira Zarauzko triatloiagatik

Baleike

Zarauzko Triatloia jokatuko da asteburu honetan. Horrek aldaketak ekarriko ditu Zumaia eta Donostia arteko Lurraldebuseko autobusetan, ibilbidean eta baita ordutegietan ere. 

N-634 errepidetik doan UK09 autobusari dagokionez, hauek izango dira aldaketak:

16:30ko Zumaia-Donostia autobusa. AP-8 autobidetik joango da Zarautzeraino, Su hiltzaileen biribilguneraino, eta Donostiara joango da AP-8 autobidez, Urbiletik ohiko ibilbidearekin jarraituz.

16:00 Donostia-Zumaia. Zarautzen, Suhiltzaileen biribilgunean geldialdia egingo du ibilbidea AP- 8tik Zumaiaraino jarraituz.

17:00 Donostia-Zumaia. Zarautzen, ibilbidea barnealdetik egingo du, honako geldialdiak eginez:

  • Suhiltzaileen biribilgunea, San Pelayoko geldialdia ordezkatzen du.

  • Kiroldegiko biribilgunea, Gurutze Gorriko geldialdia ordezkatzen du. 

  • Bizkaia Kalea, Argiko geldialdia ordezkatzen du.

AP-8tik doan UK10 linean aldaketak hauek izango dira:

15:55 eta 16:55 Zumaia-Donostia. Ordezko ibilbidea AP-8 autobidetik tik Zarautzeraino, Su hiltzaileen biribilguneraino, eta Donostiara jarraituko du AP-8tik ohiko ibilbidea eginez.

16:55 eta 17:55 Donostia-Zumaia. Zarautzen, ibilbidea barnealdetik egingo du, honako geldialdiak eginez: 


  • Suhiltzaileen biribilgunea, San Pelayoko geldialdia ordezkatzen du. 

  • Kiroldegiko biribilgunea, Gurutze Gorriko geldialdia ordezkatzen du. 

  • Photomuseumeko biribilgunea, Argiko geldialdia ordezkatzen du. 


Ospitaletara doan UK11 busean aldaketa hau izango da:

16:00 Donostia-Zumaia. Su hiltzaileen geldialdia burutuko du ibilbidea jarraituz AP-8tik Zumaiaraino.

Lantzadera Getaria-Zumaia

Zarautzera edo Donostiara joango diren Getariako bidaiariek, Getariatik Zumaiara joan beharko dute, ondoren adierazten diren zerbitzuetan eta Zumaian garraio aldaketa burutu joan nahi duten
zerbitzura.

Getariatik  Zumaiara
  • 15:40 – UK10 Zumaia-Donostia.
  • 16:15 – UK09 Zumaia-Donostia.
  • 16:40 – UK10 Zumaia-Donostia.
Zumaiatik Getariara
  • 16:50 – UK11 Donostia-Zumaia
  • 17:10 – UK09 Donostia-Zumaia
  • 17:45 – UK10 Donostia-Zumaia

Errepidea Getariara zabalik

Zumaiatik Getariara joateko errepidea zabalik mantenduko da egun osoz baina Zarautzera joateko, ordea, errepidea itxita egongo da 15:45-17:20 bitartean. Horrenbestez, Zarautzera joateko autopista hartu beharko da.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide