Herriarteko txapelketako 5. jardunaldia jokatuko du bihar Zumaiak

Baleike 2018ko ekainaren 8a

Amaitzear da Gipuzkoako Herriarteko txapelketako zesta puntari dagokion ligaxka. Bosgarren jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan, ligaxkako azkenaurrekoa. Zumaiako pilotariek Donostian dute hitzordua, 17:00etan hasita, Balda frontoian. 

Donostia izango du bihar aurkari Zumaiak Herriartekoan, eta jarraian lortutako bosgarren garaipena lortzea izango dute zumaiarrek helburua. Orain arte jokatutako lau jardunaldietan irabazi du Zumaiak. 

Aitzuriko programazioari dagokionez, gaur izango da pilota jarduera frontoi honetan. Hasteko, Gipuzkoa mailan, alebinen eskuzko partida jokatuko dute Zumaiak eta Lapke-1ek. Bigarren faseko partida izango da, eta 19:15ean jokatuko da. Jarraian, San Pedro txapelketako zesta punta partida jokatuko da. 

Esku pilota txapelketa herrikoia

Esku pilota txapelketa herrikoiko bigarren ligaxkako azkenaurreko jardunaldia jokatuko da. Partidak 18:00etan hasiko dira, eguraldi ona bada Odietan, eta txarrarekin Herri Eskolako frontoian. Hiru partida hauek jokatuko dira: 

AIZPURUA-ASTIGARRAGA / ANTIA-AGIRRE
OIARZABAL-MENDIZABAL / GARCIA-ODRIOZOLA
ODRIOZOLA-MARTIJA / TUMAS-ETXABE

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide