'Disobedience' filma emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko ekainaren 8a

Rachel Weisz eta Rachel McAdams aktore ezagunak dira homosexualitatea lantzen duen pelikula honetako bi protagonistak. Sebastian Lelio txiletarra da filmeko zuzendaria, eta 2018ko Oscar Sarietan, Atzerriko Film Onenaren saria irabazi zuen Una mujer fantastica lanagatik.

Ronit Krushka familia judu ultra-ortodoxo batean hazi zen, baina komunitate itxi horretatik ihes egin zuen argazkilari bihurtzeko. Aita komunitateko errabino nagusia zen. Hura hil dela jakitean, Ronit etxera itzuliko da, hiletan parte hartzera. Dovid topatuko du han, txikitako laguna eta errabino nagusia bihurtuko den gizona, eta haren emazte Esti. Ronitek harremana izan zuen Estirekin gaztetan; hain zuzen, horregatik kanporatu zuten. Bi emakumeen arteko sua pizten hasiko da berriz, eta, horrekin, komunitatearen haserrea.

Disobedience honako ordutegian emango da: gaur, 22:00etan; bihar, 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide