Puntua eta kakorratz lana ikusgai izango da bihar Saregileen plazan

Baleike 2018ko ekainaren 8a

Bihar, ekainaren 9an, 'Puntua eta kakorratz lana kalean egiteko mundu mailako eguna' ospatzen da. Hori dela eta, herriko talde batek kalera ateratzea erabaki du. Saregileen plazan egongo dira 12:00etatik aurrera.

'Puntua eta kakorratz lana kalean egiteko mundu mailako eguna' ospatzen da bihar. Horrela, aitzakia hau aprobetxatuz, herriko talde batek puntua eta kakorratz lana kalean egingo dute.

Ekimen honen helburu da bereziki lan hau jendaurrean egitera ausartzen ez direnei animatzea. Taldea Saregileen plazan egongo da 12:00etatik aurrera bakoitza bere lana egiten, eta besteei gauza bera egitera animatzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide