Bi autok aurrez aurre jo dute arratsaldean moilan

Baleike 2018ko ekainaren 8a

Auto istripua gertatu da gaur arratsaldean Txomin Agirre kaian. Bi autok aurrez aurre jo dute Aita Mari zine aurrean. Jarraian, beste hiru auto ere kaltetuta geratu dira.

17:30ak aldera izan da gertaera. Ertzaintzak adierazi digunez arranpla alderaka zihoan autoa beste erreira pasa da. Une horretan Zubitxikirantz zihoan beste auto batekin aurrez aurre jo du. Bigarren honen atzetik zihoan autoak ezin izan du frenatu, eta aurreko autoaren kontra jo du. Aparkatuta zeuden beste bi auto ere kaltetuta geratu dira.

Zauri larririk ez dituzte izan autoetan zihoazenek, Ertzaintzaren esanetan. Batek eskumuturrean hartu du min, eta bigarren autoan zihoanak buruan kolpea hartu du. Erietxera eramatea ez zuten baztertzen.

Istripuak izan du eragina moilako trafikoan. Norabide bat itxita geratu da autoak kendu arte. Beste norabidean txandakatu egin dute autoen joan etorria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide