Europako txapelketako finala jokatuko du bihar Peñak

Baleike 2018ko ekainaren 8a

Argazkia: Basque Team

Piraguismoko Europako txapelketako lehen kanporaketak jokatu dira gaur Belgraden. Iñigo Peña eta Francisco Cubelosen ontzia bihar goizean jokatuko den K2-1.000 metroko finalean izango da.

Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek osatzen duen K2ak Europako txapelketako 1.000 metroko finala jokatuko du bihar goizean. Finalera sartzea izan da hasieratik bikote honen helburua. Peñak Basque Team-i kontatu dionez, "gure nahia dominen lehian sartzea da, eta ahal izanez gero bat lortzea".

Hala eta guztiz ere, Peña eta Cubelosen helbururik garrantzitsuena lehen lauetan bukatzea da. "Horrela, abuztuan jokatuko den Munduko txapelketarako txartela lortuko dugu zuzenean. Bestela hautaprobak izango ditugu, eta bihar txartela lortuz gero, lasaitasun handiagoarekin prestatuko genuke Munduko txapelketa", kontatu du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide