Esku pilota txapelketako bigarren ligaxka amaitzear

Baleike

Gutxi falta da Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoia amaitzeko. Bigarren ligaxkako azken aurreko jardunaldia jokatu zen atzo Odieta pilotalekuan. 

Atzokoan emaitza hauek izan ziren:

RUIZ (1)-ASTIGARRAGA 22 – ANTIA-AGIRRE 16

OIARZABAL-MARTINEZ (2), 22 – LARRAÑAGA (3)-ALKORTA (4), 13

ODRIOZOLA-ZUBIKARAI (5), 22 – TUMAS-ETXABE, 13

(1) AIZPURUAren ordez.
(2) MENDIZABALen ordez.
(3) Mikel ODRIOZOLAren ordez.
(4) GARCIAren ordez.
(5) MARTIJAren ordez.

Datorren ostiralean jokatuko da  bigarren ligaxkako azken jardunaldia, finalerdiak erabakiko dituena. Hona hemen jokatuko diren partidak.

OIARZABAL-MENDIZABAL / ANTIA-AGIRRE
ODRIOZOLA-MARTIJA / GARCIA-ODRIOZOLA
AIZPURUA-ASTIGARRAGA / TUMAS-ETXABE

OIARTZABAL-MENDIZABAL eta AIZPURUA-ASTIGARRAGA finalerdirako sailkatuta daude jada, eta ODRIOZOLA-MARTIJA, GARCIA-ODRIOZOLA eta ANTIA-AGIRRE hiru bikoteetatik bat izango da txapelketatik kanpo geratuko den bigarren bikotea, TUMAS-ETXABEkin batera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide