Brontzezko domina lortu dute Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek

Baleike 2018ko ekainaren 9a

Argazkia: Basque Team

Belgraden oraintxe jokatu berri den K2-1.000 metroko Europako txapelketan, hirugarren izan dira Iñigo Peña eta Francisco Cubelos. Postu honi esker, abuztu amaieran izango den Munduko txapelketarako txartela eskuratu dute.

Gaur goizean Belgradon jokatu den Europako txapelketan brontzezko domina lortu dute Peñak eta Cubelosek bikote serbiarraren eta alemaniarren atzetik sailkatu ostean. Txapelketa hasieratik beraien nahia izan da dominaren bat lortzea, eta azkenean, bete dute finkatutako helburu hori. Basque Team-i esan zionez, "forma fisiko onean gatoz, eta lehenengo postuetan egoteko esperantza dugu".

Saria ordea, ez da hor gelditu. Izan ere, lehenengo lau bikoteak abuztuan jokatuko den Munduko txapelketan lehiatzeko zuzeneko txartela lortu dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide