Zumaiako herritarrek bat egin dute Gure Esku Dagoren giza katearekin

Baleike

EAEko hiru hiriburuak lotu dituen giza katea egin da gaur eguerdian. Gure Esku Dago mugimenduak deituta, Euskal Herriko eta gure mugetatik kanpoko herrialdetako hainbat lagunek elkartu dituzte eskuak erabakitze eskubidea aldarrikatzeko.

Santiagotik Txikierdira arte eraman dute aldarria Zumaiako herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide