Kurtso amaierako bi ekitaldi egingo ditu Txori Txikik aste honetan

Baleike

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak kurtso amaierako beste bi ekitaldi egingo ditu aste honetan, bata Oikian, eta bestea Zumaian. 

Etzi, asteazkenean, kurtso amaierako jaialdia egingo dute Oikian. Ordu aldaketa izan da azken egunotan, eta jaialdia 17:30ean hasiko da.

Ostegunean, berriz, 18:30ean hasita, dantza emanaldia egingo da Odieta frontoian. Eguraldi txarra egingo balu, ikuskizuna Maria eta Jose ikastetxera eramango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide