Zumaiak bostetik bost Herriartekoan

Baleike

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu zen pasa den larunbatean Donostiako Balda frontoian. Donostia eta Zumaia neurtu ziren, eta txapelketa honetako aurreko lau jardunaldietan bezala, Zumaiako pilotariak izan ziren irabazleak. 

Kadete mailako norgehiagokan, Zumaiako Egañak eta Cabanillasek 30-26 emaitzarekin irabazi zieten Donostiako J. Alberro eta A.Alberrori. Jubeniletan, Aguirrek eta Saezek 35-28 irabazi zieten V. Hernandez eta T. Hernandezi. Nagusietan, Manterolak eta Urangak 21-35 emaitzarekin galdu zuten U. Alberro eta A. Alberroren aurka. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide