'Jurassic World: El reino caido’ pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2018ko ekainaren 15a

Dinosauroen mundua berriro etorri da pantaila handira, eta J.A.Bayonak zuzentzen duen film hori, arrakastatsua izaten ari da zinemetan. Gaur emango da Aita Marin 22:15ean, bihar 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen egunean, 19:30ean.

Sumendi baten erupzioak arriskuan jarri ditu Nublar uhartean geratzen diren dinosauroak. Urte luzez egon dira han, lasai, Jurassic World parkea suntsitu ondoren. Claire Dearing parkeko zuzendari ohiak erakunde bat sortu du dinosauroak salbatzeko, eta erreskate operazioa abiatuko du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide