Abordatzea Armintzako traineru estropadan

Baleike 2018ko ekainaren 17a

Ezusteko galanta izan zen atzo Plentziako uretan. Ezusteko arriskutsua, gainera. Beteranoen Armintzako XI. traineru estropada jokatu zen atzokoan, eta bertan izan ziren Zumaiako beteranoek. Ezin izan zuten, baina, estropada amaitu. 

Zumaiako trainerua ziabogara hurbiltzen ari zela, bira emanda zetorren Sestaoko ontzia gainera etorri zitzaion eta abordatzea gertatu zen. Bizkaitarren traineruak brankarekin jo zion zumaiarren traineruari eta hau puskatuta geratu zen. Susto galanta izan zuten Zumaiako beteranoek. 

WhatsApp bidez jaso dugun traineru honetan ikus dezakezue abordatzea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide