64 haurrek hartu dute parte Zumaiako IV. Duatloian

Baleike

Zumaiako Triatloi Taldeak Alai kultur elkartearekin batera antolatuta, gaur goizean Zumaiako IV. Duatloia jokatu da, Alai auzategian. 64 izan dira aurtengo hitzorduan parte hartu duten gaztetxoak. 

Benjamin mailako 29 haur, alebin mailako 15, eta infantil mailako 15 gaztetxok izan dute duatloia ezagutzeko aukera. Lehenbizi korrika saioa izan dute, gero txirrindularitzakoa eta, amaitzeko, berriro ere korrika aritu dira. Adinaren arabera metro edo kilometro kopuru jakin bat egin dute. Behin duatloia ezagututa, salto egingo ote dute triatloira. Etorkizunean ikusiko da hori. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide