Juan Luis 1945. urtean egindako egurrezko ontzi bat da eta 4,2 metroko luzera du. Antonio Trueba konpositorearen familiakoa, sendiak Julio Beobide ibiltokian duen etxebizitzako garajean egon zen urte askotan. Orain urte batzuk Beduola elkarteari eman zioten, eta berriztatze lanetan aritu dira ordutik. Popan forma berezia duen ontzia da hau eta egun hauetan ur-handitzen utziko dute Axular ibiltokiko arrapalan, Beduolak kale horretan duen lokaletik hurbil.
Ura ukitu eta berehala hasi da ura sartzen zirrikituetatik. Elkarteko kideen esanetan, erabat hondoratzea da egokiena, hala egurra zabalduko delako. Behin xukatu ondoren, eta azken konpoketak egin eta gero, uda garaian eramango dute ontzia moilara.