Joaldunen hastapen lanak

Baleike 2018ko ekainaren 18a

Txiribuelta elkartearen jardueran herriko beste elkarte edo eragileekin lankidetza dago. Hala, elkarte horiekin saioak egiten ari dira, eta hala jarraitzeko asmoa erakutsi dute. 

Atzo, adibidez, Inpernupeko Joareekin aritu zire goiz partean Torreberriko aterpean. Une batez bada ere, tailerrean parte hartu zuten haurrak joaldun txikiak bihurtu ziren. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide