Martin Amilibia Hernanin irabazle

Baleike

Larunbatean Hernanin jokatutako Azeri Bila lasterketa irabazi du Martin Amilibia korrikalari zumaiarrak. Bederatzi kilometroko luzera duen lasterketa da hau. Amilibiak probako burua hartu zuen lehen metroetatik eta bakarrik heldu zen helmugara, 26:37 denborarekin. Bigarren sailkatu zen Ibai Alba hernaniarrari minutu erdiko aldea atera zion.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide