Udaletxetik Alondegira arteko manifestazioa egin dute gaur pentsionistek

Baleike 2018ko ekainaren 18a

Astelehenero moduan, udaletxe aurrean elkartu dira herriko pentsionista batzuk pentsio duinen aldeko borrokan. Gaur ordea, elkarretaratzea egin beharrean, manifestazio txiki bat egin dute Alondegira arte. Uda sasoian, Saregileen plazan egingo dituzte elkarretaratzeak, astelehenetan, 12:00etan.

Atzo Zarautzen eskualde mailako manifestazioa egin zuten pentsionistek. Gaur aditzera eman dutenez, 1.500 pertsona inguru egon ziren eta gustura daude deialdiak izan zuen erantzunarekin.

Zumaian, hemendik aurrera, eta udaran behinik behin, Saregileen plazan elkartuko dira astelehenetan, 12:00etan. Aldaketa hori adierazteko, gaur manifestazio txiki bat egin dute udaletxetik hasita. Hurrengo hitzordua, beraz, ekainaren 25ean izango dute, Alondegia aurrean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide