Ostegunean zabalduko da Enplegu Zentroa

Baleike

Egun horretan enpresa sustapen zerbitzua zein lan orientaziorako laguntza eskainiko zaie herritarrei.

Ostegunean, ekainaren 21ean, Zumaiako Enplegu Zentroak atea zabalduko ditu 09:00etatik 13:00etara, eta bertan izango dira Urola Kostako Udal Elkarteko teknikariak lan orientaziorako laguntza eta enpresa sustapen zerbitzua eskaintzeko.

Azken zerbitzu horren kasuan bilera eraginkorragoa izan eta teknikariek zumaiarren behar eta eskakizunetara egokitutako erantzuna eman ahal izateko komenigarria da aurretik hitzordua eskatzea harrera@urolakosta.eus helbide elektronikoan edo 943 89 08 08 telefonoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide