Zumaiak %7,46ko langabezia tasa du maiatzeko datuen arabera

Baleike

Eskualdeko langabezia daten berri eman du Urola Kostako Udal Elkarteak Zarautzen duen egoitzan gaur egin duen agerraldian. Maiatzeko datuen arabera, Zumaiak %7,46ko langabezia tasa du, eskualdekoa baino altuagoa (%7,15).

Zumaia da Urola Kostako eskualdea osatzen duten bost udalerrietatik langabezia tasa altuena duena, %7,46rekin. Eskualdeko bataz-bestekoa %7,15ekoa da. Udal elkarteko lehendakari Igor Iturainen azaldu duenez, garapen agentzia guztien arabera, "Urola Kosta da Euskadi mailan langabezia tasa baxuena duen eskualdea". Gipuzkoa datuekin alderatuta, ia bi puntu txikiagoa du eskualdeak. 

Urola Kostako Hitzak eman du honen berri. Hemen irakurri dezakezue.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide