Jokin Lizeaga korrikalaren hitzaldia bihar, Oxforden

Baleike 2018ko ekainaren 19a

Argazkia: Ternua.com

X. Zumaia Flysch Trailaren harira, Jokin Lizeagaren hitzaldia izango da bihar Oxforden, 19:00etan.

Igandean jokatuko da X. Flysch Trail mendi lasterketa, eta motorrak berotzen hasteko, mendiari eta lasterketei loturiko bi hitzaldi egongo dira datozen egunetan. Lehenengoa bihar izango da, ekainaren 20an, Oxford aretoan, 19:00etan. Bertan, Jokin Lizeaga korrikalariak 'Mendi lasterketak, gozamena ala sufrimendua' izeneko hitzaldia emango du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide