Sexu aholkularitza zerbitzua izango da bihar Brankan

Baleike 2018ko ekainaren 20a

Bihar, ekainaren 21ean, sexu aholkularitza zerbitzua eskainiko da Brankako bulegoan 18:00etatik 20:00etara.

Aholkusex, doako sexu aholkularitza zerbitzua, izango da bihar Brankako bulegoan 18:00etatik 20:00etara. Ikasturte honetako azkena izango da, udaran ez baita zerbitzurik egongo.

Galderaren bat izanez gero, edota hitzordua eskatzeko bi bide hauetako bat erabil daiteke:

  • 609 606 777 telefonoa
  • sexologiazumaiakoudala@gmail.com helbide elektronikoa

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide