Elkartekideak ez diren merkatariak udako outletera gonbidatu nahi ditu Merkatari Elkarteak

Baleike

Uztailaren 21ean eta 22an udako Outleta egingo da Zumaian. eta Zumaiako merkatari eta ostalarii elkarteak elkartekideak ez diren establezimenduak ere bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu.

Ordutegia 11:00etatik 20:00etara artekoa izango da. Outletean parte hartzeko izen emate epea ekainaren 25ean amaitzen da. Parte hartzeko interesa duten establezimenduek zumaiaelkartea@gmail.com helbide elektronikora jo dezakete izena emateko edota zalantzak argitzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide