Oier Larrañagak lau t'erdiko Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du etzi Aitzurin

Baleike 2018ko ekainaren 20a

Gipuzkoako Txapelktako eskuz banakako lau t'erdiko finalak jokatuko dira Aitzuri frontoian. 19:30ean hasiko dira norgehiagokak.

Apirilaren erdian lehiatzen hasitako kadete, jubenil eta nagusien mailako talde ezberdinetako garaile suertatu, eta maiatzaren 20tik aurrera ere, astez aste jokatutako kanporaketak gainditu ondoreneko pilotariek jokatuko dute etzi Aitzurin.

Hauen artean iazko kadete mailako finalista, eta aurten kategori handiagoan txapela janzteko ahaleginetan arituko den Oier Larrañaga, Zumaiako Kirol Elkarteko pilotari oikiarra dago.

Hauek izango dira jokatuko diren partidak:

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 1. maila:
ZUBELDIA (INTXURRE) / ALTUNA (TOLOSA-AURRERA)

2. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 1. maila:
BAZTARRIKA (LAPKE) / LARRAÑAGA (ZUMAIA)

3. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusiak:
ALEX JUARISTI (AZKOITIA) / BIKUÑA (IZURUN)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide