Pulpo pareko edukiontziak erre dituzte gaur goizaldean

Baleike 2018ko ekainaren 21a

Txomin Agirre kaian, Pulpo elkartearen parean zeuden hondakinen edukiontziak erre dituzte gaur gauean. Goizaldeko 4ak aldera izan da gertakaria eta, Udaltzaingoaren esanetan, lauzpabost edukiontzi erre dituzte. Konpostaren edukiontzi bat geratu da erre gabe, baina kalteekin. 

Horiez gain, inguruan aparkatuta zegoen auto batek ere kalteak izan ditu, eta baita Pulpoko eraikin berak ere. Suaren indarrarengatik eraikineko teilatu-hegal zati bat erori da. Edukiontzien alboan zeuden zuhaitz batzuk ere kiskalita geratu dira. 

Aurrez ere erre dituzte inguru horretan jarritako edukiontziak. Apirilaren 2tik 3rako gauean izan zen, eta Pulpo pareko edukiontziez gain, kale berean, La Caixako bulego aurrean zeudenak ere erre zituzten. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide